sualma

Sualmari Buruz

Sualamaamatxoak amatasuna, haurren hazkuntza eta hauek dakarzten bizi gertaeren ondorioz, bizitza ikusteko modua eta bizitza bera aldatu duten emakume independiente eta borrokalariak gara.

Horregatik, gure hauerri diegun maitasunaren fruitua da Sualma. Gure haurren hazkuntza eta bizitza laborala bateratzea, gure espazio propioa izatea eta nahi dugun erritmoan lan egiteko eukera ematen digun bizitza alternatiboa eskaintzen digun proiektua da. Gure Sualmamodura bizitzeko pribilegioa dugu.

Guzti honen lehenengo argia duela gutxi piztu zen, duela 3 urte gutxi gora behera, lehenengo hortzadarra gure bizitzetara Susanaren eskutik iritxi zenean hain zuzen. Zerbait magikoa zela iruditu zitzagun. Egurra, kolore zoragarriak, sorkuntzarako askatasuna, imaginazioa… Zer gehiago eskatu daiteke???

Egituratu gabeko joku askeagatik apostu egin behar zela argi ikusi genuen, ingurugiroari errespetoa, erritmo naturalak, egurra plastikoaren aurrean!!

Baina, ohikoa izaten den bezala, bide hau egitea ez da erraza izan. Ikertu, kale egin, galdetu, ikasi… Hala ere, arro sentiarazten diguten gauza asko aurrera ateratzea lortzen ari gara!!

Gainera, zorte handia izan dugu gure proiektu txiki honetan, eta gugan, sinisten duten persona asko daudelako gure inguruan (seme-alaben eskola, lagunak, familia…). Pertsona hoiei esker ere errealitate bihurtzen ari da lusio handi hau. Sualmajostailuak, dagoeneko, beraien bidea egiten hasi direla esan dezakegu.

 

susana y maría Sualma

 

Artisau lanak diren jostailu guztiak Sualmatailerrean diseinatu eta sortzen ditugu eta bihotzarekin eginak daudela esatea gustatzen zaigu, izan ere, pieza bakoitza maitasun osoz moztu, lijatu eta margotzen dugu.

Mundu anitzen sortzaile diren esku txikien artean murgiltzeko jaiotzen dira gure Sualmajostailuak eta honek izan dezakegun sentsazio onenetarikoa sentiarazten digu.

Jostailuak baina gehiago direlako.
Gure zatitxo bat dira.