Cada año, las empresas desarrollan nuevos juguetes y juegos para la educación. La mayoría de ellos cuentan con piezas de plástico de diseño intrincado. Algunos vienen con...
Gure Filosofia

Sualma – Egurrezko Jostailuak – Hezitzeko Jostailuak
Susana eta Maria, Sualmaamak, gure tribuekin batera, ilusio handiz hasi berria dugun proiektua da Sualma. Sualmatailerrean lanean aritzen gara amets hau egi bihurtuz eta gu ez gaudenean bada, Sualmatailerrean, deabrukeri txikiak egiten dituen iratxoren bat ere.
Sualma Katalogoa
Sualma Berezitasunak
A Mano y con Mucho Mimo
Egurra da sortzen ditugun jostailuen abiapuntu eta oinarria; bertako egurra, argi baitugu egurra plastikoa baino material goxoagoa eta erakargarriagoa dela. Gure bizi filosofiarekin eta gure haurrei utzi nahiko genioketen etorkizunarekin ere bat egiten du egurraren erabilerak, “haurrak izan orduko jabetzen zara alferrikako zenbat hondakin sortzen den haien jostailuen inguruan. Bestalde, egurrak iraun egiten du denboran, iraupen luzea du eta belaunaldiz belaunaldi ere erabil daitezke egurrezko jostailuak”.
Bertakoa, gertuko egurra dugu lehengai: orain artean, gaztainondoa edo makala batik bat. “Urte askoan aire librean lehortutako egurrak erosten ditugu, modu naturalean lehortutakoak. Zerrategira joaten garenean, saltzaileak nongo egurra den esaten digu eta oso garrantzitsua iruditzen zaigu hori. Esaterako, azken boladan, Hondarribiako golfean duela bost urte ebaki zuten makal batekin aritu gara lanean”. Argi dugu bestelako kontsumitzeko eta gauzak egiteko moduak ere posible direla, baina gure kontzientziak gidatutako bideari jarraitzen diogu. “Gure jostailuak ez dira merkeenak, Txinatik ekarritako guztia askoz ere merkeagoa da, gurea lan egiteko eta kontsumitzeko modu kontzienteagoa da, baita bertako ekonomia bultzatzeko ere”.
Colores Alegres y Vivos
Jostailuak egiteko lehengai naturalak erabiltzen ditugu; Materialen bat agian kanpotik edo Internetetik erosi behar izaten badugu ere, posible den neurrian behintzat, ahalik eta gutxien jotzen dugu kanpora.
Egurrak margotzeko urmargoak erabiltzen ditgu, “haurrentzat kaltegarriak ez diren margoak aurkitzea izan da zailena”. “Joko eta jostailu askotan aipatzen dira urmargoak, baina ez da aipatzen zer nolako margoak diren. Eta oso garrantzitsua da margo egokiak aukeratzea, haurrak kontziente edo inkontzienteki eramago baitu jostailua ahora”. Kolore alai eta biziko margoekin margotzen ditugu gure eskuekin landutako jostailuak, jolaserako ez ezik apaingarri gisa ere oso egokiak direnak.
Libertad de Juego
Egituratu gabeko jostailuak egiten ditugu Sualma tailerrean, haurren imajinazioari eta espazioari lekua uztea oso garrantzitsua dela uste baitugu, “haurrak, jaiotzen direnetik, oso bide zuzenean hezten ditugu, oro har. Umeek, ordea, aske izan behar dute; gizaki kontzienteak izan daitezen, euren espazioa behar dute, imajinazioari lekua utziz”.
Teknologia berrien garaian, pantaila ezberdinek, hein handi batean, haurren hazkuntzan eragin kaltegarria izan dutela uste dugu, “belaunaldi berriek, ipuin bat entzutean, pertsonaiak irudikatzeko gaitasuna galdu dute, pantailetan ikusitakoaren bidez, aurrez aurpegia jarria baitiote bakoitzari”. Bat gatoz imajinazioari ateak zabalik utzi behar zaizkiola esatean, eta baita, jostailu guztiek, jolastu ahal izateko, argibiderik behar ez dutela esatean ere, “haurrek ez dute jolasteko argibiderik behar. Haiek naturaltasunez jolasten dute, nahi duten eta ateratzen zaien modura. Jolaserako askatasuna eta mugimendua izatea oso garrantzitsua da haurrentzat”.
Como Comprar los Juguetes de Sualma
Sualman sortzen ditugun jostailuak bakarrak eta paregabeak dira, egurraren berezitasunarengatik ez bait dira bi jostailu berdin sortzen.
Une honetan, Sualmaamatxoak sarean saltzeko aukerarik ez ematea erabaki dugu eta gure jostailuekin interesa duen jendearekin zuzeneko harremana edukitzeko aukera edukitzea nahiago dugu.
Jostailu bakoitzaren atalean botoi bat ezarri dugu eta bertatik jostailu bakoitzarekin lotuak dauden galderak edo zalantzak bidali ahal izango dituzue.
Blogeko Sarrerak
Nutriendo a los sentidos Dado que las familias se han vuelto más eco-conscientes en los últimos años, los fabricantes de juguetes están produciendo muchos más juguetes ecológicos...